‘Hernani eta ingurumena’ Biterin

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 30a, 03:00

Biterin ingurumenari buruzko erakusketa bat ikusteko aukera izango da larunbata arte. Erakusketan ikusten dira Hernaniko ikastetxe guztietako 4, 5 eta 6garren mailako ikasleek egindako eskulanak. Ingurumena izan dute oinarrizko gai ikasle hauek eskulanak eta margoak egiteko: hondakinak, landaretza eta ura. Ekimen hau lotua dago ekainaren 5ean ospatuko den ingurumenaren egunarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!