Astigarragako AEKk kultur astea antolatu du gaurtik hasi eta ekainaren 3a bitartean. Aste osoan zehar hainbat ekitaldi antolatu dituzte: musika emanaldiak, ikus-entzunezkoak eta mendi ibilaldiak besteak beste. Gaur Kike Amunarrizek hitzaldia emango du arratsaldeko 19:30etan Kultur Etxean. Asteazkenean Gasteizko Pou anaiek ikus-entzunezkoa eskainiko dute 7 pareta 7 kontinente izenarekin, munduan zehar eginiko eskaladak kontatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!