Epele auzoaren egoera
Ez da oraintxekoa Epeleko auzotarrek bere kezka azaldu izana auzoak pairatzen duen egoera bereziaren haritik.
Izan ere, arrisku handiko bi lantegi kokatzen dira Epelen. Arriskutsuak direla esatea ez da asmakizun bat, hain zuzen ere legediak erregulatzen du horrela.
Epele baserri inguru batean kokatzen da, basoz inguraturik eta errekatxo batek bananduta. Gaur, ez luke logika handiegirik bertan mota horretako lantegiak kokatzeak, urteak daramatzate baina! Orain ordea ez gara hori kuestionatzera sartuko.
Zertara dator auzo erdian dauden zelai ederrak rekalifikatu eta zoru industrial bihurtzea?
Ez al gara konturatzen etxea teilatutik eraikitzen ari garela? Lehengo akatsak berregiteko asmoa al dago? Auzoaren borondatea errespetatuko al da? Erantzunak!!!
Kepa Pikabea,
Epeleko auzotarra
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!