Zaharren Egoitzako zerbitzuei buruz inkesta bat egin du Ongintzak

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 30a, 03:00

Inkesta Zaharren Egoitzako bezeroen artean egin da eta puntuazio altua eman die bertako zerbitzuei.

ONGINTZA Patronatuak enkargatutako inkesta baten arabera, Zaharren Egoitzako bezeroak gustora daude bertako zerbitzuekin. Zehatz esateko 5 puntutatik 4,16 puntu ematen die inkestak. Nota hori Gipuzkoako gainerako erresidentziena baino altuagoa da, Gipuzkoako media 3,96an baitago. ´Hernaniar guztiok eskertu behar dugu` Inkestako datuak ezagututa, Andoni Amonarraiz, Ongintza Patronatuko Lehendakariak esan du kalifikazio altu horrek ´Patronatuko langileen lana errekonozitzen` duela eta ´hernaniar guztiok eskertu behar dugu hori` gaineratu du Amonarraizek, prentsa ohar batean. Ohar honetan Zaharren Egoitzako langileen lanari buruz zinegotziak dio luxu bat dela ´horrelako profesional kualifikatuak izatea` eta egin berri den inkestako emaitzak proba bezala jartzen ditu Amonarraizek. Inkesta Ongintzak, Patronatutik kanpoko enpresa bati enkargatu dio inkesta egitea eta galderak bertako bezeroei eta beren familiarrei egin zaizkie. Egoitzako zerbitzu bakoitzaren balorazioa eskatu zaio inkesta egin zaion bakoitzari: garbitasuna, instalazioen egoera, janaria, pertsonalaren tratua eta beste zerbitzu batzuk (arropa garbiketa, pelukeria, fisioterapia...). Inkestak jasotzen dituen parametro guztietan Gipuzkoako erresidentzien media gainditzen da, Ongintzako oharrak dioenez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!