Gazte Asanbladak antolatutako jaialdiak jende asko bildu zuen Tilosetan asteburuan.
PASA den asteburuan musikaz jantzi da Hernani. Gazte Asanbladak Tilosetan antolatutako Dezibelioen Matxinada-n jende asko bildu zen ostirala eta larunbatean. Jaialdian parte hartutako hainbat talde Hernanikoak dira: Afonia, Zeck, Lakra Sozial eta Suburbio, esaterako.
Ostiralean jende gehien
Gazte Asanbladatik adierazi dutenez jaialdiak iraun duen bi egunetan jende asko hurbildu da Tilosetara, batez ere ostiralean. Talde honetan gustora daude jendeak izandako erantzunagatik eta nabarmendu dute dena prestatuta bezala atera dela.
Kontzertuak, arratsaldean hasi eta gaueko ordu txikietan bukatu ziren. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!