Hernanik gorengo mailan jokatuko du datorren denboraldian

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 30a, 03:00

2-2 berdindu zuen atzo Allerruren kontra, asko sufritutako partidu batean.

HERNANIKO futboleko nagusien taldeak mailaz igotzea lortu du, Lezoko Allerruri igoera fasea puntuaketaren bidez irabazi eta gero. Aurreko asteburuan Hernanin jokatu zen joaneko partiduan bana berdindu zuten bi taldeek eta hernaniarrak behartuta zeuden gutxienez gol bat egitera. Azkenean bina berdindu zuten eta puntuaketa horrekin Hernanik igotzeko txartela lortu du. Irabazten hasi Partidu gogorra izan zen, batez ere bigarren zatia. Lehenengo zatian jokoa hasi eta bi minutura Joseba Portillok gola sartu zuen. Emaitza horrekin iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren denboran Urbanek bigarren aldiz sartu zuen baloia sareetara Hernanirentzat. Bigarren denboran bi edo hiru aukera garbi izan zituen Hernanik partidua errematatzeko baina ez zuen lortu. Jokoa amaitzeko ordu laurden falta zela arbitroak Hernaniren kontrako penaltia ikusi zuen eta Allerruko jokalariak ez zuen huts egin. Hortik gutxira etorri zen Lezokoen bigarren gola eta partiduko azkeneko minututan tentsio eta sufrimendu haundia jasan behar izan zuten jokalariek. Azkenean 2-2 bukatu zuten eta Hernani igoko da datorren denboraldian. Pozik, ondo jokatuta Hernaniarrak pozik zeuden atzoko partiduarekin. Jon Loran koordinatzailearen hitzetan ´talde hobea garela ikusi da partiduan`. Jokoak iraun zuen bitartean aukera asko izan zituen Hernanik gola sartzeko. Partiduaren ondoren bazkaltzera joan ziren denak, igoera ospatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!