Herri arteko pelota txapelketan Hernanik beste pauso garrantzitsu bat eman du atzo Beasaini 1-2 irabazita, final laurdenetan. Kadeteetan goierritarrak biziago ibili ziren eta 22-6 irabazi zuten. Jubeniletan 14-22 irabazi zuten hernaniarrek eta nagusietan Erroizenea eta Mendizabalek aisa menderatu zuten Beasaingo bikotea, bostean utzita. Datorren astean itzuliko partidua jokatuko dute Hernanin eta irabazi ezkero, finala gertuago izango dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!