Gaur, Errenteriako Musika Kultur Elkarteko bandak kontzertua eskainiko du Udaletxeko arkupetan eguerdiko 13:00etatik aurrera. Kontzertua, Hernaniko Udal Bandak Errenteriara egindako bisita baten ondorio da eta bisita hura bueltatzeko asmotan etorriko dira Errenteriako musikariak. Aitor Mitxelenak zuzendutako emanaldian entzun ahal izango dira Beobideren eta Sarasateren obrak, besteak beste. 53 musikarik hartuko dute parte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!