Gertaera larri baten berri eman nahi dugu hemen. Gertaera larriegiak direnean hartu beharreko neurriak beranduegi ez izatearren.
Maiatzak 25ean arratsaldeko 18:00etan Tilosetan geunden itzalean. Halako batean, sei kideko (bost gizonezko eta emakumezko bat) ijito talde ezaguna azaldu zen, eta ez isilik. Joxe Mari tabernan builaka eta karrasika jardun zen taldeko gizonezko bat, segidan Kittora hurbildu eta barraren gainean zutik jartzeaz gain kamareroari ia ia aulki bat bota... Gutako batek lasaitzeko esateagatik sekulako zaplazteko eta ostikadak jaso zituen. Han zegoen jendea eta batez ere umeak izututa. Gutako beste batek era aurrekoari laguntzeagatik sekulako muturrekoa jaso zuen. Udaltzaingori deitu eta ez zen inor azaltzen.
Zergatik jasan behar ditugu horrelako erasoak? Noiz arte horrela? Ez da lehenengo aldia talde honetako kideak iskanbilatan dabiltzala. Zerbait larriagoa gertatu behar al du? Udaltzaingoan denuntzia jartzea eskaini ziguten. Eta gero zer? Gu arazotan sartzea, pertsona horiei gure kontra egoteko arrazoiak ematea...
Idatzi honen bidez salatu nahi dugu seiko talde honek jasotzen dituen onura guztiak: etxea, janaria... eta askatasuna edonorri erasotzeko. Beraiek bakarrik baztertzen dira beren jarreren bidez.
Orokorrean ijitoen aurka ez daukagu ezer ez baina sei kideko talde honek beldurra sortarazi zigunez, hauekin zerbait, neurriren bat hartzea eskertuko genuke.
Aikari Lizaso, Agustin Galarza, Alazne LLaguno, Patxi Grajal, Izaskun Noble,Garbiñe Tijero, Santi Semper. Eta sinatu nahi ez duten baina ados dauden beste horrenbeste.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!