30garren aldia da Txinparta koadrilak ibilaldia egiten duela.
DATORREN larunbatean, ekainak 4, ibilaldia egingo da Txinparta koadrilakoek antolatuta Hernanitik hasi eta Goizuetaraino. Jadanik 30garren aldia da (batzuek gehiago direla diote) mendi martxa hau antolatzen dela eta Antxistako borda eta iturritik barrena izango da ibilbidea. Hernaniko puntu altuenetik pasako dira gero.
Martxa goizeko 07:00etan abiatuko da Plaza Berritik eta Goizuetara iritsitakoan bazkaria egingo dute parte hartzaileek, Umore Ona elkartean.
Sagardo lehiaketa
Sagardo lehiaketa ere egingo da bazkal inguruan eta bertan parte hartzeko bi sagardo botila ematea beharrezkoa da. Antolatzaileek esan dute itzulerako autobusa egongo dela.
Izena ekainaren 2a baina lehenago eman behar da. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!