Igoera faseko itzuliko partidua 11:30etan hasiko da. Hernanin 1-1 berdindu zuten.
Hernanik gaur du azkeneko aukera gorengo mailara igoera lortzeko. Denboraldi guztian lider joan eta gero azkeneko partiduetan bigarren postuan bukatu zuen eta orain igoerako promozioa jokatzen ari da. Joaneko partiduan, Hernanin, bana berdindu zuen Lezoko Allerruren kontra eta gaur gutxienez gol bat sartu beharko du Hernanik, igoera galdu nahi ez badu behintzat.
Hernanin jokatutako partidua nahiko nahasia izan zen. Hernaniarrak irabazten hasi ziren, baina bigarren zatian bi espultsio izan zituzten eta Allerruk berdintzea lortu zuen. Gauzak horrela, emaitza horrek ez diete mesede egiten hernaniarrei.
Gaurko partidura
animatzera joateko deia
CDHtik dei egin diete zaletu guztiei gaurko partidura animatzera joateko. Lezoko zelaia txikia da eta bertan zaletu asko dituzte, horregatik futbol taldetik beharrezkoa ikusten dute gaurko partidu erabakigarrian hernaniarren babesa jasotzea. Partidua 11:30etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!