Gaur partidu garrantzitsua du Langileko alebinetako nesken taldeak, futbolean. Gipuzkoako eskolarteko finala jokatuko dute Orioko taldearen kontra. Partidua Donostian izango da 10:30etan. Bestalde, gaur Zubipen futbol torneoa izango da goizeko 09:00etan hasita, eta bertan parte hartuko dute eskola eta maila guztietako taldeak. Sari banaketa 13:30ak aldera izango da. Torneo honekin amaiera emango zaio ikasturteko eskola kirolari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!