Herri arteko final laurdena gaur Beasainen

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 28a, 03:00

Hernani herri arteko txapelketako final laurdenetan dago jadanik. Partiduak gaur jokatuko dituzte Beasainen, arratsaldeko 16:30etan eta bikoteak honakoak izango dira: Garmendia-Muñoz kadeteetan; Aizpitarte-Gorrotxategi jubeniletan; eta Erroizenea-Mendizabal nagusietan. Hernaniko taldeko arduradunek adierazi dute Beasain talde gogorra dela eta Oiartzunen kontra baina gehiago sufritu beharko dutela. Modu berean, dei egiten dute animatzera joateko, autobusik ez da aterako baina pelotalekua tren geltokitik gertu dago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!