Zikloetan izena emateko epea

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 28a, 03:00

Hernani Institutuak jakinarazi du zikloetan izena emateko epea ekainaren 1etik 8ra izango dela. Erdi mailako zikloak dira: Mekanizazioa eta Ekipo eta Instalazio Elektrikoak. Goi mailako zikloak dira: Proiektu Mekanikoen Garapena, Instalazio Elektroteknikoak eta Gizarte eta Kultur Animazioa. Izena emateko Agustin Iturriagako eraikinera jo behar da edota telefono honetara deitu daiteke: 943 551188.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!