Bihar, igandea, Errenteriako Musika Elkarteko musika bandak kontzertua eskainiko du Udaletxeko arkupetan. Errenteriakoa da Euskal Herriko musika banda zaharrenetakoa eta Aitor Mitxelenak zuzentzen du gaur egun. Lehenago Hernaniko Udal Musika Bandak Errenterian jo zuen eta biharkoan, bisita hura itzuliko dute Errenteriako musikariak Hernanira etorrita. Kontzertua 13:00etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!