Kronika Bergarako Idazle Eskolan irakasle

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 28a, 03:00

Kronikako kazetariak Bergarako UNEDera gerturatu dira azken 7 larunbatetan, idazteari buruzko klaseak ematera

Aste Santutik hona Kronikako kazetariak Idazle Eskolan irakasle lanetan aritu dira. Hango idazlegaiei egunkari baten antolamendu eta eraketa on baten sekretuak azaltzen saiatu dira. Kronikak eman dituen klaseetan erakutsi dute, herri prentsako (Hernaniko) idatz-modua zein den. Klaseak Idazle Eskolaren barruan eman dituzte, Idazketa profesionalari buruzko gradu ondokoaren barruan, hain zuzen. Esperientzia berria Gradu ondoko hau orain dela bi urte sortu zen. Hasieran bi talde hasi ziren eta aurten hiru talde daude. Bi espezialitate ditu Idazle Eskolak, bata Idazketa Literarioa eta bestea, Idazketa Profesionala (dibulgazioa eta administraziokoa). Jaso dituzten eskolen artean daude, besteak beste: Imitazioa eta itzulpena sormenean, Ipuin bat idazteko armak zorrozten, Iritzi-artikulua, Idazketa literarioa, Dibulgazioa eta idazketa... Hiru elkarteren artean Kurtso hauek sortu dituztenak dira: Euskal idazleen Elkartea, ASMOZ Fundazioa eta Bergarako UNED. Zuzendari Tere Irastorza idazlea dago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!