ibarluze poligonoa Her-naniko Industrialdea S.A.k promozio publiko bidez sortutako lehenengoa da, Udala eta Diputazioaren arteko elkarlanari esker. Poligonoa 90garren hamarkadan sortu zen. Garai batean Ibarluze baserria zegoen lekuan eraiki zen poligono berria eta lehendik zeuden enpresa batzuk poligono barruan gelditu ziren.
Datu orokorrak
Ibarluze poligonoa 50 enpresak osatzen dute eta 700 langile inguru ari dira lanean. Metalaren sektorea da nagusi eta bestelako enpresen artean, aurkitu daitezke: eraikuntzarekin zerikusia dutenak edo egurra, textila, arte grafikoak, zerbitzuak, ostalaritza, kimika, garraio arlokoak eta abar.
Bengoetxea eraikuntza
Ibarluze poligonoan hiru zati bereizi daitezke. Alde batetik, zatirik zaharrena, Lastaolako bide zaharretik gertuen dagoena, Bengoetxea Eraikuntzaren ingurukoa. Bertan urte asko daramazkiten enpresak aurkitu daitezke, Bakelite, Oilgear Towler eta abar. Bengoetxea eraikin zaharra bera ere egokitu egin zen, pabeloi txikiagoak jartzeko. Hemen gaur egun dauden tailerrak, txikiagoak dira eta sektore desberdinetakoak: Lizarra kotxe tailerrak, Iparra Sukalde Altzariak, Joxe Mari karrozeria eta abar.
Hernaniko Industrialdea S.A.
Poligonoko sarrera nagusian, bi eraikin haundi daude. Bertan Hernaniko Industrial-dea S.A.k kudeatutako 32 enpresa (pabeloi eta bulegoak) daude kokatuta. Enpresa gehienak, transformazio en-presak dira, hau da, fabrikatzaileak. Sektoreka begiratu ezkero, gehiengoa metal arlokoak dira, adibidez, Scoiner (trituratzaile fabrikatzailea). Aipatzekoa da jarduera espezializatuen kasua, adibidez, Sokoa Geoteknia (azterketa geoteknikoak, hormigoi zulaketa eta abar egiten ditu), Garbi enpresa berriz, egurrezko altzari eta estrukturen tratamenduetan espezializatua da (karkoma, termita eta abarren kontrako tratamenduak) eta horretarako shock termiko sistemarekin kabina berezia dute, lehorreko prozedura seguru baten bidez lana egiten duena. Bestelako enpresak ere aurkitu daitezke, Cristaleria Hernani, Gorostegi anaiak (edari banatzaileak) eta abar. Eraikin hauetan aurkitzen da baita ere, Artzai jatetxe-taberna, poligonoko langileei ostalaritza zerbi-tzua eskaintzen diena. Bulegoetan berriz, aipagarria da, Ibarlas Lan arriskuen prebentziorako enpresen elkartea.
Pabeloi eta enpresa haundiagoak
Poligonoko beste atal batean, sarrera nagusitik Elorrabiko zubi pareraino dijoana, pabeloi eta enpresa haundiagoak kokatzen dira. Kasu askotan, beste poligonoetatik etorritako enpresak dira, Leorpe, Schroeder eta abar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!