Bai Euskal Herriarik EHNAren erabilera bultzatzeko ekimenak egin ditu. LABek eta Bai EHrik EHNA tramitatzeko deia egin dute.

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 28a, 03:00

EHNA tramitatzeko aukera izango da gaur goizean Biteri kultur etxean, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00ak bitartean. Bai Euskal Herriari taldeak batetik, eta LAB sindikatuak bestetik, dei egin diete herritarrei EHNA tramitatzeko eta ´Euskal Herria aldarrikatu eta dagokigun nortasun agiria` tramitatzeko. EHNAren erabilera bultzatu Bai Euskal Herriari taldeak jakinarazi du aste honetan EHNA erabili dutela Hernaniko komertzioetan, gasolindegietan eta liburutegian., besteak beste. Ekimen honekin EHNAren erabilera bultzatu nahi izan dute. Frogatu nahi izan dute edozein tramite egiteko EHNA baliagarria dela eta herritarrak animatu nahi dituzte ´euskal herritar gisa bizitzeko eta EHNAren erabilera prestigiatzeko`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!