Plenoa egin zuen arkupetan BHk, Udaletik kanpo bi urte daramazkitela gogorarazteko

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 27a, 03:00

bILDU Hernani plataformako kideek pleno herrikoia egin zuten asteazkenean, maiatzaren 25ean, arkupetan. Bildu Hernanik gogorarazi zuen ´bi urte pasa direla espainiar estatuak herri honen eskubide zibil eta politikoen aurka milaka herritarren, tartean 3.600 hernaniarren, borondatea baztertu zituenetik`. Udalean mozioa Pleno herrikoi honetan Udalean sartutako mozioa azaldu zuten. ´Herritarren borondatea gauza guztien gainetik errespeta dadin` eskatu dute. Bildu Hernaniko kideek adierazi zuten mozioa Udaletxean aurkeztu dutela eta Udaletxearen erantzuna izan dela ez dituztela horrelako gaiak Udaletxeko plenoan aztertzen.
Arau subsidiarioak Pleno herrikoian aztertutako beste puntu bat izan zen egungo Hernaniko Arau subsidiarioei ezezkoa ematea. Adierazi zutenez etorkizuneko Hernani antolatzen duten arau hauek , besteak beste, ez diete hernaniarren beharrei erantzuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!