ASKAGINTZAK drogomenpekotasunaren inguruan topaketak antolatu ditu biharko Biteri Kultur Etxea. Asmoa dute, drogomenpekotasunen fenomenoaren normalizaziorako proposamenak aztertu eta ondorioak definitzea.
Hitzaldia eta tailerrak
Topaketak goizeko 10:00etan hasiko dira Oriol Martiren ponentzia batekin eta Askagintzako V. Biltzarreko ondorioak ere aurkeztuko dira. Ondoren, 11:00etan, lan taldeak egingo dira drogomenpekotasunarekin zerikusia duten hainbat gaien inguruan (normatiba, edukazioa, osasuna eta abar).
Lan taldeetatik ateratako konklusioak amankomunean jartzea izango da topaketen azkeneko zeregina. Ondoren bazkaria izango dute bertan parte hartutako guztiek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!