Gaur partidu ikusgarria izango da Galarretan, astero antolatzen duten jaialdiaren barruan. Urrutia txapelduna, momentu honetako hiru jolakari onentsuenekin arituko da, Doneztebeko Ezkurra lagun duela, Zeberio II eta Lizasoren kontra. Beste partiduak jokatuko dituzte: Aizpurua II-San Miguel/Larrea-Martinez I, 35 puntutara; Iribarren-Aizpuru-Agirresarobe-Etxeberria III, 30 puntutara; eta Bitoria-Eizagirre/Altuna II-Iriarte, 40 puntutara. Azkeneko bikote hauek jaialdiko hirugarren partiduan jokatuko dute. Jaialdia arratsaldeko 16:00etan hasiko da
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!