Mendi bizikleta irteeran izena

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 26a, 03:00

Datorren igandean, hilaren 29an, mendi bizikleta ibilaldia antolatu du Mendiriz Mendi elkarteak. Irteera helduentzat dago prestatuta eta Lekunberritik hasi eta Ordizian bukatuko da. Bertan parte hartu nahi duenak oraindik garaiz dago, bihar bukatzen baita epea. Bazkideek 12 euro ordaindu beharko dituzte eta 20 euro bazkide ez direnek. Gehienez 23 pertsonentzako tokia dago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!