‘Deba musikal’ musika eskolako ikasleen kontzertua

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 26a, 03:00

Hernani Musika Eskolak hilabetean behin musika kontzertu emanaldiak antolatzen ditu. Hilabete honetan Deba musikal izeneko musika eskolako ikasleek eskainiko dute kontzertua. Emanaldiaren barruan entzun ahal izango dira musika tresna ezberdinak eta koroa. Dantza ikuskizuna ere izango da. Kontzertua arratsaldeko 19:00etan hasiko da bihar, hilak 27, Biteri Kultur Etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!