Leitzara irteera ekainaren 5ean

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 25a, 03:00

Elur Txori elkarteak Leitzara ibilaldia antolatzen du urtero ekaineko lehenengo igandean. Bertan apuntatu nahi duenak elkartetik pasa beharko du aldez aurretik. Ibilaldia goizeko 05:00etan aterako da Elur Txoritik. Erdibidean hamaiketakoa egingo dute eta eguerdian iritsiko dira Leitzara. Bertako kiroldegian dutxatzeko aukera izango dute parte hartzaileek eta ondoren bazkaria eta bazkalosteko jokoak antolatu dituzte. Bazkaltzera geratzen ez direnek 12 euro ordaindu beharko dituzte hamaiketakoagatik eta gainerakoek 40 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!