Prentsa lokalean gero eta maizago ikusten dira hiritarren eta udal ordezkarien arteko idatziak.
Horietatik, nabarmendu nahi dut nola Rekondo eta Arratibelek behin eta berriz errepikatzen duten, informazio eta espresio bideak ematen dituztela, ohi ez den bezala, udal gaien inguruko erantzunak eta eztabaidak bultzatzeko (igerileku berriak, Antziolako bidea, Arau Subsidiarioak, eta abar).
Ez da nire asmoa sartzea publikoki argitzen, zalantzan jartzen edo eztabaidatzen ari diren inongo udal gaietan. Uste dudalako ez direla moduak, ez eta komunikatzeko bide normalak ere, boto eskubideko hiritarren gehiengoa politikoki ordezkaririk gabe duen Udal batetaz ari garenean.
Nabarmendu nahi nuke Arau Subsidiarioen aurrerapena zein modu onean aurkeztu den Biteri Kultur Etxean. Nola jakingo dugu hiritarrok zein diren alegazioak, zeinek aurkeztu dituen, eta nolako tratua emango zaien horiei? Nola jakingo ditugu eztabaida oinarriak, argumentuak edo arrazoiak, horiek gaitzesteko edo babesteko?
Batek dio igerileku irekien gaia aurrekontuen puntu nagusia dela, besteak erantzuten du esanez ezetz... eta horrela izango da Arau Subsidiarioekin, korreo bidez jokatutako mus partida bat balitz bezala.
Hiritarrak informaturik mantentzeko espresio bide eta eztabaida guztiak bultzatu nahi dituztela esaten dutenen puntu nagusia da bazterketarik gabeko hiritarren eztabaida publikoa, eta horretarako balio dute tokian tokiko telebistek; beste guztia, hiritarrak politikoki zuzen baina informazioaren aldetik umezurtz mantentzen dituzten apainketak dira.
Julen Lizaso
(Erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!