Eskalada ikastaroa eta Santa Barbarako bideen mapa eskura jarri ditu Mendiriz Mendik

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 25a, 03:00

Ikastaroan parte hartu nahi dutenekin bilera egingo dute ostiralean. Mapa Udalaren laguntzarekin atera dute eta Mendiriz Mendiko bulegoan eskuratu daiteke.

EGURALDIAK lagunduta gero eta eskalatzaile gehiago dabil Santa Barbarako paretetan zintzilik. Garai hau aprobe-txatuta Mendiriz Mendik eskalada ikastaroa antolatu du aurten ere eta ostiralean egingo dute bilera interesatuekin. Bestetik, Santa Barbarako eskalatzeko bide guztiekin mapa bat ere osatu du Mendiriz Mendik. Guztira 103 bide daude mapan, asko hernaniar eskalatzaileek bataiatuta. Asteburuko ikastaroa Eskalada ikastaroa datorren larunbatean eta igandean izango da, maiatzaren 27 eta 28an. Ostiralean arratsaldeko 20:00etan bilera egingo da Mendiriz Mendiko bulegoan, Iturregi plazako lokalean, eta bertan erabakiko da zein mailatan arituko diren eta nora joango diren, besteak beste. Mendiriz Mendik jakitera eman duenez maila ezberdinetako jendea hurbildu ezkero taldeak egingo dira. Batere materialik ez duenak ere ez dauka aitzakiarik, izan ere Mendiriz Mendin dagoenarekin eta jendeak eramaten duen materialarekin moldatuko baitira. Hernanin afizio haundia Mendiriz Mendiko arduradunek adierazitakoaren arabera Hernanin eskalatzeko afizio haundia dago: ´eguraldi ona egin ezkero Santa Barbara jendez betetzen da, Santa Barbarakoa baita hemen inguruan dagoen eskalada eskola aproposena, dena montatuta dago eta aukera polita ematen du` azaldu dute. Hala ere hainbeste jende pasa eta gero biak nahiko zanpatua daudela diote. Eskalada bideen mapa Santa Barbarako bideekin mapa osatu du Mendiriz Mendik, Udalaren laguntzarekin. Mapan bien izenak agertzen dira: Ingo al deu, Lapikoarena, Ezin det... Bideek duten zailtasuna ere azaltzen da, 4ºkoetatik hasi eta 8a+ zaitasunera arteko bideak. Mapak Mendiriz Mendin eskuratu daitezke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!