Umeentzako ipuin kontalaria, gaur liburutegian

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 24a, 03:00

Gaur ipuin kontaketa saioa izango da Udal Liburutegian, Biterin. Lur Korta ipuin kontalaria txikienei zuzenduko zaie: arratsaldeko 17:30etan 3 eta 4 urte arteko umeentzako saioa izango da eta 18:00etan, 5 eta 7 urte artekoentzat. Ipuin kontaketa ordu hauek Udalak antolatzen ditu eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!