Jon Azpiazuk Espainiako Txapelketa irabazi du minifosoan

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 24a, 03:00

100 platotik 99 bota zituen. Txirta elkartearen izenean tira zuen eta Txirtako taldea Espainiako bigarren geratu da.

JON Azpiazu hernaniarrak Espainiako Txapelketako aurreneko postua eskuratu du plater tiroan, mini foso modalitatean. Jon Azpiazuk Txirta elkartearen izenean bota zuen eta marka ikusgarria egin zuen, 100 platotik 99 hautsi baitzituen. Txirta elkarteko taldea Espainiako Txapelketako bigarren geratu da txapelketa berean eta Jon Azpizurekin batean Alex Poza errioxarrak eta Jesus Diaz nafarrak hartu zuten parte. Iazko Espainiako Txapelketan Txirta elkarteak zilarrezko domina eraman zuen. Euskadiko onenen artean Jon Azpiazuren palmaresa ez da nolanahikoa, Euskadi mailako 3garren tiratzaile onena baita. Asteburu honetan lortutakoaz gain beste hiru urrezko domina lortu ditu foso olinpiko eta foso unibertsal kategorietan. Taldeka ere beste bost domina lortu ditu: foso unibertsalean urrezko bat; foso unibertsal eta mini fosoan zilarrezko hiru eta foso unibertsalean brontzezko domina bat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!