Martxa gaur pasako da Donostiatik eta Bildu Hernanik alde batetik eta ELAk bestetik, bertara joateko deialdia egin dute.
EGUN hauetan Euskal Herria zeharkatzen ari den Emakumeen Mundu Martxa gaur pasako da Donostiatik eta Bildu Hernani plataformak, batetik, eta ELAk, bestetik, herritarrei martxara joateko deialdia egin nahi izan diete.
Mobilizazioak gaur eta bihar
Gaur bortizkeriaren aurkako eguna izango da. Eguerdiko 13:00etan kontzentrazioa egingo da Martuteneko espetxearen aurrean, preso dauden emakumeen alde. Arratsaldeko 19:30etan, manifestazioa aterako da Boulebardetik.
Bihar, pobrezia eta prekarietatearen kontrako eguna izango da. Goizeko 11:30etan giza katea aterako da Donostiako Alderdi Ederretik eta salatuko da emakumeen pobrezia eta prekarietatea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!