Saharako haurren begirale izateko izena ematea datorren astean bukatzen da

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 24a, 03:00

Izena ematea Udaletxean egin behar da eta epea maiatzaren 31ean bukatuko da.

URTERo bezala, aurten Saharako umeak ekarri nahi ditu Udalak gurera, uda sasoiko hilabeteak bertan pasa ditzaten. Horretarako Oporrak bakean 2005-2006 programa jarri du martxan eta begiraleak kontratatzeko asmoa du Udalak. Bi urtetarako lan-poltsa Udalak kontratatzen dituen begiraleak Saharako haurrak Hernanin igaroko dituzten egunetan egingo dute lan, 50 egun gutxi gorabehera, uztaila eta abuztua artean. Lan poltsa erabiliko du Udalak, 2006ko udara arte. Begiraleek hainbat bete behar izango dituzte, baina zeregin nagusia da Saharako haurrei herria ezagutarazi eta bertako giroan parte hartzeko ekintzak antolatzea. Ordutegia goizez izango da, 9:00etatik 10:00ak arte bulego eta kudeaketa lanak egingo dituzte eta 10:00etatik 13:00ak arte haurrekin egongo dira. Eskaera egiteko arauak Lan-poltsan izena emateko hainbat baldintza betetzea beharrezkoa da: hemezortzi urte beteta izatea; euskaraz hitz egiteko trebetasuna izatea (beharrezkoa izanez gero azterketa egingo zaio, trebetasuna frogatzeko); eta aisialdiko begirale titulua edo hezkuntzarekin zerikusia duen beste tituluren bat izatea (irakaskuntza, pedagogia, psikologia, gizarte hezkuntza...), besteak beste. Ohiko agirietaz gain, eskatzaileak egitasmo bat aurkeztu beharko du eskaera egiteko orduan. Egitasmoak bost orri izango ditu gehienez eta eskatzaileak bertan azaldu beharko ditu egingo lituzkeen ekintzak (herriko umeekin harremanak, familia hartzailearekin, herria ezagutarazteko ekintzak...). Aurkezteko epea eta aukeraketa Lan-poltsan izena emateko epea deialdia argitaratu eta hamabost egunetara amaitzen da (maiatzaren 31ean). Eskaera Udaleko sarrera erregistroan aurkeztu daiteke. Begiraleak, jasotako puntuazioaren arabera sailkatuko dira eta onartutakoen zerrenda Udaletxeko iragarki taulan jarriko dute 5 egunez, nahi duenak alegazioak egiteko. Gero, behin betiko onartuko da erabakia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!