Mendiriz Mendik mendi bizikleta irteera antolatu du, maiatzaren 29rako, datorren igandea. Plana da goizeko 08:30etan autobusa hartu eta Lekunberrira joatea. Bertatik Aralarren barrena Ordiziako Oiangu parkera joatea da asmoa. Han atseden hartu eta bazkalduko dute. Antolatzaileen arabera ibilbideak ez du zailtasun haundirik. Izen ematea maiatzaren 27a aurretik egin behar da. Prezioa: 12 euro bazkideek eta 20 euro bazkide ez direnek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!