Kantuz abesbatzak Milagrosa betean ospatu zituen sortu zeneko 15 urteak

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 23a, 03:00

Joan den larunbatean eman zuten kontzertua, Kantuz Egunean.

Larunbatean ospatu zen Kantuz Eguna Milagrosako ermitan eta eserlekuak beteta eta zenbait jende zutik izan zen kontzertua entzuten. Larunbatekoa kontzertu berezia zen gainera abesbatzarentzat, aurten bete baitira sortu zela 15 urte eta hori ospatu nahi izan dute. Jaione Eskuderok sortua Kantuz Abesbatza 1989-1990 ikasturtean sortu zen, Jaione Eskuderoren eskutik. Abesbatza herrikoi bat sortzeko asmoarekin ekin zioten eta hasiera hartan 80 partaide izatera iritsi zen. Poliki-poliki kopuru hori jaitsi egin da pixka bat eta badira urte batzuk kantuz abesbatza 40-45 kidek osatzen dutela. Arduradunek Kronikari esan diotenez beren helburua da ´herriko ekintzetan parte hartzea eta gauzak antolatzea ere bai`. Herriko ikastetxeetako haurrentzako Eguberritako kontzertua eta beste hainbat gauza antolatu izan ditu Kantuzek, bere 15 urteko historia ez hain motzean. Sortu eta urte batzuetara, zuzendaritza Javier Zubimendik hartu zuen eta azken bi ikasturteetan Amaia Sasiain da batuta daramakiena. Emanaldi asko Kontzertu asko eman ditu Kantuzek sortu zenetik hona: Jacan, Bartzelonan, Frantzian, Euskal Herriko zenbait herrietan... eta noski, gehienak Hernanin bertan. horrez gain, oihartzun haundia izan zuen Tangoka emanaldia ere eman zuen Kantuzek, kantua, dantza eta antzerkia biltzen zituena. Kantuz abesbatza herrikoia izateko sortu zen eta hala da orain ere, bertako kideek nabarmendu dutenez. Datorren ikasturtean kantura animatu nahi duten hernaniar guztiak ateak zabalik dituztela jakin arazi dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!