San Markoseko zabortegia asko jota 2009 urtean itxiko dela esan dute

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 26a, 03:00

Zabortegia ixteko lehenengo fasea bukatzen ari dira. Gero eta zabor gehiago sortzen da, baina zabortegian birziklatzen den zabor kopurua haundiagoa da oraingoz.

HERNANIN sortzen den zabor guztia San Markoseko zabortegira eramaten dute. Baina Mankomunitatean sortutako hondakinak jasotzeko kapazitaterik ez duela eta, itxi egin behar dute zabortegi hori. Atzo prentsaurrekoa eskaini zuten San Markos Mankomunitateko arduradunek, zabortegia ixteko lehenengo fasea nola dagoen azaltzeko. Prentsaurrean izan ziren: Elena Egurrola, ingurugiro teknikaria; Iñaki Castillo, gerentea; eta Juan Carlos Merino, Mankomunitateko Lehendakaria. Azken honek adierazi zuen lehenengo faseko obrak martxa onean doazela. Seilatu, itxi eta errekuperatu Lehenengo fasean, erabiltzen ez diren zabortegiko lekuak betirako seilatu dira, zabortegi osoko %25-30 inguru. Seilatzea egiten da zaborrak zabortegitik irten ez daitezen (hautsa, biogasa...) eta ura filtratu ez dadin. Leku horiek seilatzeko zaborraren gainean hainbat geruza jarri dituzte: mineralak; material sintetikoa; drenajerako materiala; metro erdi lur eta metro erdi begetazio. Horretaz gain ura bideratzeko kanalak, eta desgasifikazio putzuak ere eraikitzen ari dira. Usaia gutxitzeko teknologia berriek ematen dituzten aukerak aztertu nahi dituzte, baina Merinok esan zuen ´usaia ezabatzea benetan konplikatua` dela. Hondakinak seilatu ondoren, zonalde horiek nekazaritzarako errekuperatuko dituzte eta bertan negutegiak jartzeko asmoa dute. 2009an bigarren eta azken fasearekin amaitu Bigarren fasea (azkenekoa) gaur egun oraindik zaborra biltzen den lurretan egingo da eta horretarako beste plan bat osatu dute. Zabortegia erabat noiz itxiko den galdetuta arduradunek erantzun zuten ´asko jota 2009 urtean` itxiko dela, gaur egun sortzen den zabor kopurua mantentzen bada. Iñaki Castillok jakinarazi zuen hiritarrek gero eta zabor gehiago sortzen dutela, baina zabortegian birziklatutakoa gehiago izanik, zabortegira eramaten den zabor kopurua gutxitzen ari da urtetik urtera. Itxi eta gero Oraindik ikusteko dago 2009tik aurrera sortutako zaborrarekin zer egingo den. Juan Carlos Merinoren hitzetan ´zabortegia ixten bada hura ordezkatzen duen zerbait behar da`, zentzu horretan esan zuen ´ematen diren iritzi guztiak ondo daude, baina aportazio egingarriak beharko dute izan, oso erraz manipulatu daitekeen gai bat baita hori`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!