Eskolarteko Gipuzkoako atletismo probak jokatu dira Irunen eta Langile ikastolak 3garren postua lortu du Alebinetan. Bestalde, Elizatxo eta Sto Tomaseko Hernanik ikasle batzuk ere izan dira Irunen. Izaro Auzmendik luzera jauzian irabazi egin du; Mirian Arrozpide hirugarren izan da 2000 metroan; Leire Etxeberriak irabazi egin du 60 metroko beren seriea eta Maddalen Adarraga 3garren izan da 60 metro hesietako beren seriean. Horrez gain, pisu jaurtiketan 3garren egin du Ana Herrerok. Gainerako parte hartzaileak ere fin ibili dira: Edurne Elizalde altueran; Garazi Redondo, Ana Herrero, Izaro Auzmendi eta Mirian Arrozpide errelebotan eta Maddalen Adarraga, Alba Gonzalez, Noelia Sanchez eta Leire Etxeberria ere errelebotan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!