Datorren ostirala eta larunbatean kontzertuak daude Hernanin, Gazte Asanbladak antolatuta. Ostiralean, Valium Generation, Lacra Social, Afonia, Suburbio, Kalekumeak eta Harrikada taldeak ariko dira eta larunbatean Seneka, Zeck, Deus, Black Jicko eta Nopel taldeak. Bihar, asteartea, bilera dago kontzertuen inguruko xehetasunak eman eta antolatzeko, arratsaldeko 19:30etan, Biterin. Gazte Asanbladak dei egin die herriko gazteei biharko bilerara azaltzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!