`Pisu horiek zerbitzu sozialekin zerikusia duten (bazterketa pairatzen duten) familia edo pertsonek bete gabe zeuden`… Noiztik zeuden hutsik etxeak, eta noiz jarri da erausketaren data?
`Pertsona eta pisuko gela bat uzten da eta bainu-gela zein sukaldea konpartitzen dituzte`. Guri ez ziguten ezer utzi. Alderantziz, tapiatua zegon dena eta euren ahotan darabilten `baldintza duinik` gabe. Guk hartu ditugu eta kontratua GERO dator, pisua guk egokitu ondoren.
Denbora guzti honetan, gauzak erraztu ordez, zorabiatu egin gaitu Ongintzak: ez dute denokin hitz egin, batzuei gauza bat eta besteei beste bat esan digute... Gu ez gaude zaharren egoitza handitzearen aurka (aiton-amonak dauzkagu). Baina erausketaren data erabakia egonik, eraikuntzaren hasierakoaz zerbait esan al da?
Bukatzeko, Hernanin eraikitzea pentsatua dagon etxebizitza kopurua (4500) eta etxe hutsena (1000 inguru) ikusirik, nola esan daiteke `pertsonak etxebizitza duin bat izateko eskubidearen alde dagoela`? Hilabete hauetan esperientzia honek erakutsi du etxebizitza antolatzeko beste ereduak posible direla. Gurean inspiratuz proiektu aurrerakoi bat pentsa daiteke herrirako. Baina ez, `Guk nahi dugun Hernani` honetan, Ongintzak superabita izan (2 milioi euro) eta udaletxeari itzultzen dio argindar watioetan zein hirigintzan xahutzeko. Oso polita geratuko da Hernani, Euskal Hiriaren ereduari zintzo.
Igor Irazusta Larramendi 14-16ko
bizilagunen izenean
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!