Bildu Hernani plataformak mozio bat aurkeztu du Udaletxean ilegalizazioaren aurka, legez kanporatzeak gertatu zirela 2 urte bete diren honetan. Eskaera egin du ´mozioa hurrengo plenoan eztabaidatzeko`. Mozioak dio ´Frantzia eta Espainiak eskubideak ukatzeko tresna berriak erabili dituzten guztietan, herri jakituriak, egoerari aurre hartu eta bitartekoak berriak` topatu dituela aurrera egiteko. Legez kanporatzea gertatu zela bi urte bete diren honetan, ´ehundaka udalerritan herri plataformak lan politikoa egin eta alternatibak topatzen inoiz baino tinkoago ari dira`, mozioan nabarmentzen duenez. Positibotzak jo dute 100 hautetsik ´beraiei ez zegozkien karguak` utzi izana eta eskatzen dute ´oraindik lapurtutako karguetan jarraitzen duten 300 hautetsiek dimititzeko`. Mozioak eskatzen du Udalak LOREG 182.2 artikulua aplikatuta, karguak itzultzeko legez kanporatutako hautetsiei eta ilegalizazioa salatu eta gainditzeko pausoak emateko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!