Bizikidetzarako Udal Batzordea

Kronika - Erredakzioa 2005eko maiatzaren 22a

Bizikidetzarako Udal Batzordea bildu berri da eta orain artean egindako ekimenen azterketa egin dute. EHUko Psikologia Fakultateko Geuz bulegoak zenbait tailer eta hitzaldi antolatu ditu Hernaniko ikastetxeetan ´bizikidetza bultzatzeko eta bakearen kulturaren inguruan`. Guraso, ikasle eta irakasleei zuzendutako tailer eta hitzaldiak dira. Horrez gain, Proyecto hombren ere antzeko ekimenak burutu dira. 2003ko iraila ezkero 19 ekimen burutu ditu Geuz-ek Hernaniko ikastetxeetan, Bizikidetza Batzordetik jakitera eman dutenez, gehienak gatazkak nola konpondu gaiaren ingurukoak: eskoletan gertatzen diren jazarpen egoerei nola aurre egin; arauak nola adostu edota parte hartzea nola bultzatu, adibidez. Udal arduradunek jakitera eman dutenez, hezkuntza eta bake adituek beste zenbait proposamen ere luzatu dituzte: ´bake kulturaren eta bitartekaritzaren inguruko jardunaldi batzuk burutzea, familia giroan elkarrizketa bultzatzea edota gatazkak konpontzeko zerbitzu berezi bat martxan jartzea`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!