Lehengo ostegunean obren egoera salatzeko bidea moztu ondorenetik, Diputazioko eta Udaleko arduradunekin bildu dira Martindegiko auzotarrak eta ´hitz eta intentzio onak` ikusi zituzten, Kronikari jakinarazi diotenez. Auzotarren hitzetan Diputazioak onartu zuen obrak baztertu samartuta eduki dituztela eta agindu dute espaloi berria jarriko dutela eta baita semaforoa, zebrabidea eta autobus geltokia ere. Esan dutenez, hurrengo astetik hasiko dira obrekin eta bizpahiru hastetan bukatuta egotea espero dute. Auzo elkarteko kideek diote Udalaren jarrera aktiboagoa dela orain eta pozik azaldu dira. Orain, zain gelditu dira hartutako erabakiak nola betetzen diren ikusteko, eta ´15 bat eguneko konfidantza epea` ematea erabaki du auzo elkarteak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!