Hernani aurrera, Azpeitia eta Oiartzun menperatuta

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 22a, 03:00

Hernanik 2-1 irabazi zion ostiralean Oiartzuni eta honenbestez aurrera jarraituko du Herri Arteko Pelota Txapelketan. Oiartzunen hiru partiduak irabazi zituzten hernaniarrek eta ostiralean normalean jokatu ez duten pelotariekin aritu zen Hernani. Kadeteetan Garmendia eta Muñoz aritu ziren eta 22-6 irabazi zuten; jubeniletan Zabala eta Huizi aritu ziren eta 22-21 galdu zuten hernaniarrek; afizionatu mailan, berriz, Zabala eta San Sebastian aritu ziren eta 22-8 menperatu zuten Oiartzungo bikotea. Datorren asteburuan Beasaina Azpeitia eta Oiartzun menperatuta Beasainen kontra ari beharko du Hernanik datorren asteburuan. Lehenengo partidua Beasainen jokatuko dute eta bueltakoa izango da Hernanin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!