Zuberoarako Hernaniko AEKn egin behar da izen ematea, eta irekia da.
Hernaniko eta Astigarragako AEKko talde batek ibilia egin du Hernanitik Goizuetara, ikasleek eguneroko bizitzan euskera erabiltzeko egiten dituzten ekintzen barruan. Ikasle eta irakasleez gain, lagun eta herritarrak ere hartu zuten parte eta guztira 30 lagun elkartu ziren. Mendi ibiliaren ondoren, bazkaria izan zuten Goizuetan, mingaina aixeago libratzeko-edo.
Asteburu pasa Zuberoan
Hernani-Astigarragako AEK-k asteburu pasa antolatu du Zuberoan, maiatzaren 28-29rako. Irteera honen helburu nagusiak dira Zuberoako inguruez gozatu eta bertako errealitatea ezagutzea. Horretarako Kakuetako arroila eta beste hainbat leku bisitatzeko asmoa dute, Xiberuko Botza ezagutu eta Mauleko AEK-k antolatutako festan parte hartzekotan dira. ´Euskaraz hitz egin eta ondo pasatzeko gogorik duenari` dei egin dio AEK-k asteburu pasara animatzeko. Nahi duenarentzat dago irekia izen ematea 943 557879 telefonoan (Hernaniko AEKn). Izen ematea maiatzaren 25ean bukatuko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!