Etxeberriko haurren danborradarako izen ematea

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 22a, 03:00

San Joanetan Etxeberriko danborradan irten nahi duten neska-mutilek bihar izango dute lehenengo ensaioa. Astelehenetik ostegunera izango dira ensaioak, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara. Aurten 25 urte bete dira Etxeberriko danborrada San Joanetan irtetzen hasi zenetik, eta Etxeberriko elkartetik jakitera eman dutenez, atera nahi dutenentzat jantziak egin dira. Aurtengo urtea berezia izango da Etxeberriko haurren danborradarentzat: San Joanetan parte hartzen hasi zirela 25 urte betetzen diren honetan, San Joanetako omendua izango baita, egindako lanaren errekonozimendu. Festa hasierako txupinazoa eta bandera igoera beren esku egongo da eta festak bukatu direla adierazteko bandera jaitsiera ere berek egingo dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!