Boluntario talde batek bazkaria antolatu du Tilosetan ekainaren 19rako. Bazkaritik ateratzen den dirua Etiopiara bidaliko da Angel Olarani bere lanean laguntzeko. Txartelak erosi daitezke leku hauetan: Goiz Eguzki, Kultur Etxea, Iruretagoiena, Kixkal, Aralar, Galerias Buen Precio, Jaione konjelatuak. Asteburuan berriz, Kale Nagusia eta karkaba artean egongo dira txartelak saltzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!