Arantzazurako erromesaldia ekainaren 5ean egingo da

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 22a, 03:00

Hernani, Ereñotzu, Urnieta eta Astigarragako jendea joaten da elkarrekin urtero.

Hernani, Ereñotzu, Urnieta eta Astigarragatik Arantzazuko Santutegira egiten duten erromesaldia ekainaren 5ean izango da, igandearekin. Aurten ere autobusa atera eta bazkarian gelditzeko asmoa dago eta izen ematea Eguzki perfumerian egin behar da, Hernanin. Horrez gain, Urnietako Parrokiko lokaletan eta Astigarragako Hernaniarra dendan ere badago aukera izen emateko. Izena ematean autobus eta bazkaritarako balioa duen txartela jasoko dute erromesek. Hala ere, nor bere kotxean joan eta bazkaltzeko aukera ere izango du jendeak eta horretarako txartela hartu beharko dute aurretik, besteek bezalaxe. Aurten, Arantzazuko Basilika sortu zela 50 urte dira eta hori ospatuko dute. Bestalde, bueltakoan Loiolako Basilika ikustera geldituko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!