«...Arrasatera gatoz, Arrasatera gatoz, gu hiru Mariatxi...»

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 22a, 03:00

Horrelaxe hasi zuen saioa Hernaniko hirukoteak Arrasaten, Eskolarteko Bertsolari Txapelketako kanporaketan, rantxera doinuan, sonbrero eta guzti. Gazteen mailan taldeka jokatzen dute eta Hernaniko bertso eskolatik Iñaki Otxotorena, Asier Azpiroz eta Jon Hidalgo aritu ziren kantuan. Saio txukuna egin zuten hirurek eta baliteke Kursaalean jokatuko den finalerako tokiren bat izatea. Baina horretarako beste kanporaketetan zer pasatzen den ikusi beharko da. Aurrera pasa ala ez, umorea hernaniarrek jarri zuten Arrasaten. Hiru, helduen mailan Helduen mailan, Arnaitz Lasarte hernaniarrak kantatu zuen ostiralean Arrasateko saioan. Aurreko astean Unai Gaztelumendik kantatu zuen eta Beñat Gaztelumendi da Hernaniko bertso eskolatik kantatzeko falta den bakarra. Ea Kursaalean ikusteko aukera daukagun! yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!