Bertso berriz jantzi da Biteri

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 21a, 03:00

Joan den asteazkenean bertsolari gazteen saioa izan zen Biterin, lehenengo ikasleentzako eta ondorenean guraso eta inguruko guztientzako. Langile, Urumea, Elizatxo eta Inmaculadako gazte saila aritu zen bertsotan, eta Hernaniko harrobia gai faltan ez dagoela erakutsi zuten. Aurretik prestatutako saioa izan zen jende aurrera atera zutena, urte guztian egindako lanaren ispilu.
Hezkuntza arautuan Hezkuntza arautuan eman da aurten bertsolaritza Hernaniko ikastetxeetan, klaseetan bertan. Gipuzkoako Bertsozale elkartea Udala eta ikastetxeen arteko hitzarmenaren ondorio da egitasmoa, eta Gipuzkoa osoko beste egitasmo haundiago baten barruan dago. 4 eta 5garren mailako ikasleentzako izan dira klase hauek, aurrera begira 6garren mailan emateko asmoa ere badagoen arren. Unai Muñoa lasartearra da bailarako ikastetxeetan bertsolaritza emateko arduraduna eta bere hitzetan ´bertsoak eskaintzen dituen onurak gazteei eskaintzea da helburua: hizkuntza maila, komunikatzeko gaitasuna, irudimena lantzea, eta noski, baita bertsolaritza gazteei trasmititzea ere`. Egitasmo honen helburu nagusia ez da bertsolariak ateratzea Muñoak Kronikari esan dionez ´nahiz eta bertsolari harrobi ere izan nahi duen`. Lehenengo urte honen balorazio ona egiten du Muñoak eta gazteen jarrerarekin oso gustora dagoela esan dio Kronikari ´asko gozatzen dute eta`. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!