Jubilatu etxean akordeoi kontzertua eman zuen atzo Zero Sette akordeoi taldeak. Goiz Eguzkira ia urtero etortzen da talde hau eta atzo ere berriz bueltatzeko moduan utzi zuten jendea. Elias Goikouria Erauzkin zuzendariak bizi gidatuta, musika mota ugari jo zituzten musikariek. Jubilatu Etxeko areto nagusia lepo bete zen atzo ere kontzertua entzuteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!