Hernaniarren lau garaipen Gipuzkoako Txapelketan, Eibarren

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 21a, 03:00

Joan den asteburuan Gipuzkoako Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu da Eibarren eta hernaniar infantilek paper ona egin dute berriz ere. Maitane Iruretagoienak urrezko bi domina irabazi ditu 220 metro hesietan eta 80 metroan; Mikel Von Wichmannek urrea lortu zuen 1.000 metroan, hiru minutuz azpitik eginda; Enara Agirrezabalak salto hirukoitzean lortu zuen urrea, nabarmen. Urrezko lau domina hauez gain zilarrezkoa lortu zuen Maddi Iradik 600 metroan; 80 metroetako finalean zilarrezko domina lortu zuen Lide Redondok eta 4garren egin zuen Enara Agirrezabalak. Estibaliz Lion eta Nerea Etxeberriak ere parte hartu zuten altuera jauzian eta 80 metroan. Bihar, larunbata Irunen dira Gipuzkoako Txapelketako jardunaldiak eta hernaniar atleta gazteak bertan izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!