Josetxo Zapiain: ´Ondo entrenatzea da garrantzitsuena`

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 21a, 03:00

Hernaniarra gaur aterako da Rac Vasco-Navarro rallyan.

GAUR izango da Euskadiko rally txapelketarako puntuatzen duen aurtengo lehenengo rallya, Nafarroako Leitza eta Saldias herri inguruetan. Bertan izango da Josetxo Zapiain hernaniarra eta kopiloto lanetan Juan Luis Sarasola izango du. Bi urte dira Zapiainek Maxi-Megan 290 zaldiko autoa ekarri zuela eta ´kotxe konpletoa` dela dio. Lehengo urtean 2garren egin zuen urte osoko rallyetan eta gaur jokatuko den Rac Vasco-Navarro rallyan lehenengo geratu zen. ´Apunteak ondo hartu` Rallyetan ondo ibiltzeko zer behar den galdetuta, hernaniarrak esan du garrantzitsuena ondo entrenatzea dela. Horretaz gain dio ´egun batzuk lehenago joan eta apunteak ondo hartu behar dira, kurbak nola diren jakin behar da edo lurrak non hartzen duen hezetasun gehiena`. Gaurko rallya Gaur Nafarroan jokatuko den rallya garrantzitsua da, aurtengo lehenengoa delako eta bakoitza nola dagoen jakiteko balioko duelako. Zapiainen iritziz kontraio arriskutsuak izango ditu Santi Artetxe ´kotxe ona ekarri du, Peugeot 206 bat` eta Joseba Zapirain. Euriak kalte egingo lioke Josetxo Zapiaini ´lau trakzioko kotxea eduki beharrean, bi trakziokoa daukagu, horregatik komeni da eguraldi ona egitea`. Zapiainek ez du dudik egiten jende asko joango dela rallya ikustera eta kurbatan leku seguruetan jartzeko eskatzen die ´askotan lehenago frenatu behar izaten dugu jendearengatik`. Uitziko kruzetik abiadan Gaur jokatuko den rallya bi tramotan egingo da. Lehenik Leitzatik Gorritira: ´tramo estua da, batez ere Uitzitik Gorritira, kurba asko dago. Uitziko kurba da ikusgarriena, abiadura haundi batetik primera-raino jeitsi behar baita`, dio Zapiainek. Bigarren tramoa Orokietatik Saldias-era dijoana da eta tramo hau ez da hain estua ´bertan abiadura haundiagoa hartu daiteke` dio. Leitzako tramoa 13:25etan itxiko dute lehen aldiz eta Saldiasekoa 14:15etan. Tramo guztiak irekita egongo dira 20.25etarako beranduenera. Sari banaketa gaueko 20:00etan egingo da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!