Errekaldeko kruzean segurtasuna hobetzeko eskatu dio Udalak Diputazioari

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 21a, 03:00

Errekalden Txiki Parkerako kruzean segurtasuna hobetzeko eskatu dio Joxan Rekondo Alkateak Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako departamenduari, Kronikara bidalitako prentsa ohar batean azaldu duenez. Bidegurutze horretan gertatzen diren ezbeharrak gutxitzeko ´beharrezkoak diren neurriak jar ditzatela` eskatu du. ´Toki arriskutsu hau Donostiako Udalerrian egon arren, parean dagoen Txiki Parkera haur hernaniar asko joaten da` esan du Rekondok eta guraso hernaniar askok luzatutako kexak kontuan hartuta, autobusean Errekaldera joan eta bidea zeharkatu behar duten oinezkoen segurtatsuna hobetzeko neurriak hartzeko eskatu du.

Kotxeak oso azkar
Errekalden, Nazional 1-etik datozen kotxeak oso azkar sartzen dira, eta bidez Lore Toki aldera dauden oinezkoentzak oso arriskutsua gertatzen da bidea zeharkatzea. Puntu horretan istripu bat baino gehiago gertatu dira eta orain gutxi Hernaniko gazte bat harrapatu zuen auto batek (ondo osatu da gaztea), eta Hernaniko zenbait gurasok kexa azaldu zien Udalari eta Diputazioari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!